XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Detxepare'k batez ere, baiña Oihenart'ek ere bai, utzi digutena XVI eta XVII'gn. mendeetako euskaldunen Ars Amandi (Maitabidea) bezala da.

Maiz irakurtzen ba'ditugu, ustekabean ikasiko dugu aien jokabidea, aien teknika osoa.

Eta adi-adi ba'gagozkie, laster autemango dugu gaur egoaldekoago iruditzen zaizkigun oiturak gure-gure genituela.

Agurtuko ote genduke gaur emakume bat, Detxepare'ren itzekin.

Ni errege balin ba'nintz, erregina zinate?.

Ordukoek, gorago esan dut eta, oituretan lasaiago bezala, askatuago ere zuten mingaiña mintzatzeko.

Eztakit ere ongi oitura aldatze ori zerk ekarri duen.

Manuel Lekuona jaunak dio gaitzik gabeko aunitz jolas XVIII'gn. mendean sartu zitzaigun jansenisten setak deuseztatu zituela.

Dena dela, joan zitzaizkigun amoriozko jostaketa alai eta lasai aiek beste ainbeste antziñako oitura eta lege zaar bezala! (1) Arnaut Oihenart, Boletín, 1953, 454'gn. or.-ald}.

Iainkozko neurtitzak, olermenez aulagoak dira noski, mistika utsezko bertsorik nekez erabiltzen baitu, baiñan, olakotsuetan ere etzaio goi-arnas aundirik nabari.

Alabaiña, izkuntza beti darabil gotor, txairo, iori.

Ona bere bertso-gaiak: Hamarkuna edo Iainkoa'ren hamar manuak, Elizaren manuak, Eguberri koplak, Nunc dimittis (Simeon'en kanta) eta Vexilla Regis.